Faktoria
Aingeru Epaltza
'Maketoak, berriz ere'
Doctor Deseo musika taldearen 'Maketoen iraultza' disko berriaren harira, 'maketoak' izan ditu hizpide Aingeru Epaltza idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
2:24 min
"Maketoen iraultza. Haren kanta bakarra entzun dut, baina gustatzen zait Doctor Deseo talde bilbotarraren azken diskoaren izenburua. Gustatzen zait, Doctor Deseo berez gustatzen zaidalako, eta gustatzen zait Doctor Deseoren euskara hutsezko lehen diskoa delako. Maketoen iraultza. Ederra. Gure izekoek -eskola zaharreko jelkideak, berak- “maketo arraioak!” oihu egiten ziguten erdaraz aditzen zigutelarik. “Belarri-motz zikinak!” ere bai. Baina batez ere “maketo arraioak”. Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.