Itxi

Faktoria

Disko berria

Oreka TX-ren 'Koklea', ordenaren kaosa

Harkaitz Martinez de San Vicente taldekidea izan dugu estudioan, disko berriaren nondik norakoak azaltzen.

  • Harkaitz Martinez de San Vicente, Oreka TX-ko kidea

    Harkaitz Martinez de San Vicente, Oreka TX-ko kidea

    18:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koklea izeneko diskoa sortu dute Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek, Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorena musikariek.  Lagun askok hartu dute parte Koklea diskoan, Thierry Biscary (Euskal Herria), Aziza Brahim (Mendebaldeko Sahara), Monica de Nut (Galiza), San Salvador (Okzitania) eta Emi Toko (Japonia). Xabier Zeberio eta Karlos Subijana musikariek ere parte hartu dute.

Otsailean hasiko dira diskoa zuzenean aurkezten. Altsasun, Noainen, Mutiloan, Barakaldon eta Andoainen izango dira, besteak beste. Harkaitz Martinez de San Vicente txalapartaria izan da 'Faktoria' n, Durangoko Azokan egingo duten diskoaren aurkezpenaren aurretik.