Itxi

Faktoria

BERROETA GAZTANDEGIA

'Pentsatu dugu ixtea, baina gure lana ondo egin dugula erakutsi nahi dugu'

Listeria antzeman ostean azaroan merkatutik erretiratu zituzten Berroeta Gaztandegiko Idiazabal gaztak. Bakarne Zubillaga eta Beñat Urkiola ama-semeekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian.

  • BEÑAT URKIOLA ETA BAKARNE ZUBILLAGA

    BEÑAT URKIOLA ETA BAKARNE ZUBILLAGA

    10:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hasierako olatua baretu den arren, kezkaz bizi dute egoera Berroeta gaztandegian. 2.000 gazta inguru dituzte biltegian, baina, haien ekoizpena saltzeko debekua dute momentuz.

Aitortu digute zaila izango dela jendeak berriro haien produktuenganako konfiantza berreskuratzea. Hala ere, haiek akatsik ez dutela egin ziurtatu digute 'Faktoria'n. Baieztatu digute negozioarekin jarraitzeko indarrez eta ilusioz daudela; gauzak ondo egin dituztela erakutsi nahi dute.

Orain arte protokolo guztiak bete dituzten arren, hemendik aurrera neurriak are gehiago zorroztuko dituztela esan digute. Zentzu horretan, makinak erabat garbitu dituzte dagoeneko.

Laguntza handia izan dute aste hauetan, baina, minduta daude gizartean sumatu duten ezjakintasunarekin.