Faktoria
Faktoria, abenduaren 10ean
'Faktoria', EiTB Maratoiarekin bat
Bestalde, Andeka Larrea Euskadiko Podemoseko komunikazio idazkaria elkarrizketatuko dugu.
-
EiTB Maratoiaren aurkezpeneko argazkia
Andeka Larrea Euskadiko Podemoseko komunikazio idazkaria elkarrizketatuko dugu aurrekontuez eta maitasunaren ideologiaz, berriz, Mariluz Esteban eta Lorea Agirre.
Bihar, asteartea, iritsiko da burura EiTBren aurtengo elkartasun kanpaina. Goizean goizetik emango dugu 'Faktoria'k Maratoiaren berri eta ordu-erdiro jakinaraziko du zenbaterainoko diru ekarpenak egiten diren haur minbiziari buruzko ikerketa bultzatzeko.
08:30ean, Andeka Larrea Euskadiko Podemoseko komunikazio idazkariarekin egin dugu hitzordua, Euskal Autonomia Erkidegorako aurrekontuak ahalbidetzeko Jaurlaritzarekin lortu duten akordioaren gaineko xehetasunei buruzko galderak erantzuteko.
Saioa bukatu aurretik, berriz, maitasunaren ideologiaz arituko dira Mari Luz Esteban antoropologoarekin eta Lorea Agirre Jakin-eko zuzendariarekin.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Goiz osoa, nola ez, EiTB Maratoiaren dei-gunearekin bat egingo dugu. Saioa hasteko, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, bullyng-ari eta ziberbullyng-ari jarriko diegu arreta Estefania Jimenez EHUko ikerlari eta irakaslearekin eta Ageda Laraudogoitiarekin, Ikastolen Elkarteko KIVA programari buruz. Gainera, AGLE Arabako Gizarte Laneko Elkartea ezagutuko dugu. Bestalde, 'Direnak eta ez direnak' tartean, Xabier Amurizak, Karlos Cidek eta Nerea Ibarzabalek Espainiako gobernu berriari eskatuko lioketenaz hitz egingo dute, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren aurkezpena egingo digu Xabier Sukia lankideak.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.