Faktoria
Garbiñe Aranburu
'Aldaketa sozialerako ELArekin batera aritzeak duen indarraz jabetzen gara'
LABeko idazkari nagusiak protesta sozialaren defenditu du, Frantziako erretreta sistemaren kontra bezala, hegoaldeko agintariak mugitzera behartzeko. Podemosen jarrera salatu du, era berean.
-
Garbiñe Aranburu
15:22 min
Erretreta erreformaren aurka Baionan deitutako manifestazioan parte hartu aurretik mintzatu da Garbiñe Aranburu LABeko sindikatuko idazkari nagusia 'Faktorian'. Protesta sozialaren indarra defenditu du hegoalderako ere, pentsionisten aldarrikapenek agintarien jarrerak alda ditzaten. Alde horretatik, LABek ez du ulertzen Elkarrekin Podemosen jarrera, Aranbururen hitzetan, diru partidak alde batetik bestera aldatzea baino ez duela onartu jeltzaleekin negoziatzerakoan.
Urtarrilaren hogeita hamarreko greba deialdiara begira, berriz, ELA sindikatuarekin duten elkarlanaz aritu da. 'Konsziente gara potentzialitate handia duela bien arteko lanak arlo sozialean eta herri honetako aldaketa politikorako bidean', esan du baina segidan zehaztu du estrategia diferenteak dituztela sindialgintzan eta burujabetzari buruz eta erabakitze eskubideari buruzko ikuspegiak ere deserbentzitzen dituztela. 'Norberak bere ikuspegi propioarekin hurrengo hilabetetan lanean jarraitzeko asmoa daukagu', jakinarazi du.