Faktoria
Aingeru Epaltza
'Nor ustelago'
Politikan dagoen ustelkeria hartu du ardatz Aingeru Epaltza idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
2:45 min
"Joan den azaroan, Sevillako auzitegiak Andaluziako EREei buruzko epaia eman zuenean, Eusko Alderdi Jeltzalea ez zen lehen lerroan jarri PSOE harrikatzeko. Euskadiko Alderdi Sozialistakoek ere zalaparta handirik ez dute atera aste honetan, Gasteizko Entzutegiak De Miguel jelkidearen kasuko sententzia jakinarazi eta gero. Bertzeen ustelkeriaren pertzepzioan abaguneak ikaragarri laguntzen du zorroztasuna kamusten. Ez dira gordintasun berarekin epaitzen kontrario garbiaren bekatuak eta aliatu politikoarenak. Eta gaur egun, Eusko Alderdi Jeltzalea eta Alderdi Sozialista besoz beso doaz Madrilen nahiz Autonomia Erkidegoan. Are Nafarroan ere. Euskalerria Bildurekin, berriz, ez da berdin gertatzen. Nafarroan hobeki moldatzen dira abertzaletasunaren bi adarrak, hor bertze bat da etsai nagusia. Hiru probintzietan, berriz, lehiakide zuzenak dira toki guzti-guztietan. Eta etsaiari polboroioak basamortuan". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.