Faktoria
Galdakao
'Txakurren jabea kezkatuta dago; emakumeari barkamena eskatu nahi dio'
Galdakaon, lau txakurrek emakume bati haginka egin diote euren etxetik ihes eginda. 41 urteko emakumea kirola egiten ari zen udalerriko landa-bide batean eta erietxera eraman behar izan zuten.
-
Galdakao. Argazkia: Jose Luis Cazallas
5:38 min
Asier Egiraunekin Galdakaoko Segurtasun Zinegotziarekin hitz egin du 'Faktoria' saioak. Gertatutakoaren nondik norakoak azaldu dizkigu, zer gertatu zen, eta zein den une honetako egoera. Txakurren ordenantzaren arabera, zigor gogorra jaso dezake jabeak. Bien bitartean, txakurren ugazaba errudun sentitzen dela esan digu Egiraunek, eta erasotutako emakumearekin harremanetan jarri nahi du barkamena eskatzeko.