Itxi

Faktoria

Faktoria, abenduaren 23an

Haragi sintetikoari buruz, asteleheneko 'Faktoria'n

Lasa urtetan Euskadi Irratiko kolaboratzaile eta analista izan zen, eta Bagdad, Aman eta Beirut hirietan bizi izan zen. Gainera, Gorka Knorr Kataluniak Madrilen duen ordezkaria izango dugu.

  • Diego Cortizo eta Iñigo Charola

    Diego Cortizo eta Iñigo Charola

Eguberrietako otordu oparoen atarian, animalien zelulatik abiatuta, haragi sintetikoa egiteko bidea egin du Biotech Foods laborategiak. Diego Cortizo ikerlariak emango dizkigu xehetasunak. Roberto Ruiz animalia ekoizpeneko Neikerreko arduradunarekin ere hitz egingo dugu asteleheneko 'Faktoria'n.

Bestalde, urtarrilaren 11rako Sarek deitu duen manifestazioaren harira elkarrizketa egingo diogu Inaxio Oiartzabal bozeramaleari. Solasaldiaren izango da Iñigo Aduriz ere, Iñaki Galdos eta Julen Orbegozorekin aktualitatea xehatu bitartean.

Adolfo Arejita euskaltzainarekin, Eguberria zoriontzeko modurik egokienei buruz hitz egingo dugu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Egun berezia izango dugu, izan ere, Olentzerorekin hitz egingo dugu eta telefonoz haurren mezuak eta eskariak jasotzeko prest izango da.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.