Itxi

Faktoria

'Laborategiko okela'

'2022rako laborategietan ekoiztutako okela merkaturatzeko prest izango da'

Donostian egoitza duen Biotech-Food enpresa laborategietan okela ekoizten ari da, animalien zeluletatik abiatuta.

  • Iñigo Charola eta Diego Cortizo, Biotech Food enpresako arduradun eta ikerlaria, hurrenez hurren

    Iñigo Charola eta Diego Cortizo, Biotech Food enpresako arduradun eta ikerlaria, hurrenez hurren

    15:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizirik dagoen animalia batetik zelula atera, esnekien produzkioan erabiltzen diren bio-erreaktoreetan zelula hori "hazi edo ugaldu" eta hortik lortuko litzateke okela. "Laborategiko haragia" esan zaio, "okela faltsua" ere bai baina, "okela etikoa" izena nahiko dute Biotech-Food enpresan.

Munduan okela laborategietan ekoizten edo "landatzen" ari den enpresetako bat da. Gaur egun, 20tik gora enpresa dira baina, duela lau bat urte ikerketak hasi zirenean, bost enpresa baino ez ziren: Israel, Japonia, Estatu Batuak, Herbehereak eta Donostian egoitza duen Biotech-Foods. Bizpahiru urte barru, okel mota hori merkaturatzeko moduan izango direla uste du. Ez da xerra edo txuleta moduan sortuko oraindik, saltxitxa edo hanburgesa moduan ekoiztuko dute eta bai nutrizio, zapore, kolore eta itxura aldetik, harategietan gaur egun aurkitu ditzakegunen antzekoak dira.

Diego Cortizo kimikan doktorea eta zientzia eta elikagaien teknologian aditua da eta Biotech-Food enpresako ikerlari lanetan dabil. Etorkizuneko okelari buruzko xehetasunak eman dizkigu.