Faktoria
Inaxio Oiartzabal | SARE
'Espetxe politikak lehentasunezko gaia izan behar du agintaldi berrian'
Sanchezen Gobernuak esandakoa baino gutxiago egin duela dio Sarek. Gasteizen Lopez de Abetxuko preso ohiak emandako hitzaldiak sortu zuen ezinegonaren harira jasotako kritikak aztertzen ari da Sare.
-
Inaxio Oiartzabal
12:58 min
Inaxio Oiartzabal Sare presoen eskubideen aldeko ekimenaren bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du espetxe politika aldatzeak lehentasuna behar lukeela Pedro Sanchezen Gobernu berrian. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan "kontsentsu zabala" ikusten du gizartean presoen eskubideen alde, eta eremu hori estatu mailan hedatu beharra nabarmendu du, "sozialki denontzat onuragarria" delako.
Sanchez Espainiako presidente denetik, espetxe politikari dagokionez balantzea "kezkatzekoa" dela esan du Oiartzabalek, "esandakoaren eta egindakoaren artean alde handia" baitago. 40 gerturatze inguru izan direla esan du, eta gradu progresio bakar batzuk ere bai, baina azkenaldian atzera pausuak ere ikusi dituzte, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza urrunduta, esaterako. Frantziako Estatuaren partetik ere, uneotan ikusten duten jarrera ez da egokiena.
EHUren Gasteizko kanpusean Lopez de Abetxuko preso ohiak emandako hitzaldiak sortutako ezinegonaren harira, Oiartzabalek esan du Sare "aztertzen eta ulertzen" saiatzen ari dela jasotako kritika guztiak, ondorioak atera aurretik. Gertatutakoak erakusten duela, esan du, elkar ulertzeko pauso asko geratzen direla emateko eta "enpatia ariketa" egiten segitzea beharrezko izango dela.