Faktoria
Luken Sanchez ordiziarra
'Buhos y Palomas' film laburrari Sari Nagusia eman diote NOTODOFILMFESTen
19 herrialdetako 700 film labur berri aukeztu dira NOTODOFILMFESTen 17. ediziora. Sari Nagusiaren 3.000 euroak aurrera begirako proiektuetarako erabiliko ditu 24 urteko gazte ordiziarrak.
-
Buhos y Palomas film laburra
10:37 min
Madrilgo auzo jendetsu bateko bizilagunek plastikozko hontzak ipini dituzte etxeko leihoen kanpoaldeetan, zer-eta usoak uxatzeko, haien ziriñek balkoiak, leihoak eta denak zikin-zikin jartzen baitituzte; horixe da istorioaren abiapuntua, baina zer pasatuko da hontzekin eta usoekin?... bizilagunek uste ez dutena, nolabaiteko kontraesana.
NOTODOFILMFESTeko hainbat kategoriatako film sarituek 7 milioi ikustaldi baino gehiago izan dituzte dagoeneko.