Faktoria
Faktoria, abenduaren 31n
Mendian emango diogu amaiera 2019. urteari, astearteko 'Faktoria'n
Urteko azken saioan Gorbeia mendia igoko dugu Antton Iturriza mendizalearekin. Gainera, Errenteriako Zamalbide uzoan urte zaharreko koplak kantatzen ibiliko gara.
-
Gorbeiako gurutzearen argazki bat. Irudia: Ruben Viguri
Mendian emango diogu amaiera 2019. urteari. 'Faktoria' albistegian Gorbeiara hurbilduko da. Nondik dator mendira igotzeko ohitura? Non sortu zen? Ta nola zababaldu da? Urte berriarekin batera mendira igo behar da ala urte zahar egunean? Antton Iturriza mendizaleak erantzungo dizkigu galderak.
Solasaldian, Edurne Eginok, Ainhoa Etxaidek eta Javier Diaz Nocik egingo dute aktualitatearen analisia. 08:00ak aurreko zutabe, berriz, Josu Amezagak sinatuko du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Errenteriako Zamalbide auzoan Urte Zaharreko koplak kantatzen dabiltzanengana hurbilduko gara saioa doinuz janzteko. Gainera, Bilboko Erriberako merkatuan ere ibiliko gara eta arreta berezia jarriko dugu barazki eta fruta postuetan, gero Igor Zalakainek eta Pili Manterolak Urte Zahar gauerako afari begetarianoa prestatuko digutelako.
Bestalde, AMAK musika taldea ere Faktorian izango dugu bihar. Alaitz Telletxea, Kristina Solano eta Amaia Oreja etorriko zaizkigu.
Euskal Telebistako kanpaikadak Izabatik eskainiko dizkigute aurten, eta Sara Gandara aurkezleak emango dizkigu xehetasunak eta Santurtzin eguerdiko 12:00etan sartuko dira 2020. urtean, eguerdian egiten dutelako kanpaikada herriko merkatariek antolatuta, eta bertan izango gara. Azkenik, urte zahar gaua parranda itzelak egiteko gaua dela kontuan izanda, parranda giroko tabernak ixteko jartzen dituzten abestien zerrenda ere osatuko dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.