Faktoria
Altzari robotizatuak
'Ori' enpresako altzari robotizatuentzat urte oso seinalatua izango da hau
IKEA eta GOOGLE bezalako inbertsiogile handiak lortuta, aurtengoa urte berezia izango da ORI enpresarentzat. Hong Kong eta Japoniara iritsiko dira altzari robotizatuak. Merkatu oso garrantzitsua.
-
Ivan Fernandez de Casadevante, ORI enpresaren sortzaileetako bat
22:47 min
Ivan Fernandez de Casadevante eta Hasier Larrea donostiarrek Boston-en sortutako ORI enpresa arrakasta handia ari da lortzen. Joan den urtean 20 milioi dolarreko diru bultzada lortu dute, IKEA eta GOOGLE bezalako enpresa handiekin akordioak lortu dituztelako. Horri esker Hong Kong eta Japoniara iritsiko dira aurten ORI enpresako altzari robotizatuak eta hori oso merkatu garrantzitsua da, jendea etxe oso txikietan bizi delako. Hain zuzen ere espazio txikiko etxeetarako konponbidea eskeintzen dute altzari hauek, espazioaren iraultza ekarri dute. Eguneko beharren arabera, gela berbera, logela, egongela edo bulego bihurtu daiteke, adibidez.
Altzari hauek ikusteko eta informazio gehiago izateko, sartu oriliving.com
Eta entzun, 'Faktoria' saioan Ivan Fernandez de Casadevante-ri egin diogun elkarrizketa.