Faktoria
Roberto Uriarte diputatua
'Kataluniako kasuan argi eta garbi dago kontsultak egin beharko direla'
Roberto Uriarte, Unidas Podemoseko diputatu bizkaitarra, Faktorian.
-
Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko diputatua
22:34 min
'Aro berri baten aurrean gaude'. Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak 'Faktoria'n aitortu du 'itxaropentsu' begiratzen diola datozen egunetan gertatuko denari. Ez baitu zalantzarik: ERCren Batzorde Nazionalak inbestidurarako abstentzioa onartuko du, Pedro Sanchezen hautagaitzak aurrera egingo du eta PSOEk eta UNIDAS PODEMOS Espainiako lehen koalizio gobernua osatuko dute. Kataluniako ERCrekin sozialistek itxi duten akordioak bidea ireki dio Sanchezen presidentetzarako proposamenari. UNIDAS PODEMOSek badu akordio horren berri, Uriartek baieztatu duenez eta 'oso garrantzitsutzat' jo du Katalunian galdeketa egitea adostu izana. 'Argi eta garbi dago Katalunian kontsultak egon behar direla' Uriarteren hitzetan, 'bizitzako gai inportanteetarako ezin direla erabakiak hartu jendeari galdetu gabe'.
Sozialistekin osatuko duten koalizio gobernuak 'pedagogia politikoa' egingo duela aurreratu du alderdi moreko diputatuak eta gobernua beraren osaketari buruz galdetuta, erantzun du 'ministro kopuru eta izango diren eskumenak baino garrantzitsuagoak dela borondatea bera'. Roberto Uriartek dio oraingoan PSOEk hautesleek esandakoa ulertu duela, '5 urte kosta zaio, zalantzatan ibili dira baina, Sanchezek ulertu du herritarren hitza anitza dela'. EAJk eta EHBILDUk egin duten lana eskertu du Uriartek, 'gauzak ondo atera daitezen, alderdi ezberdinak lanean aritu dira'.