Faktoria
Andre gobadarien lana
'Arropak igurzten eta bihurritzen beti, batzuetan larruazala urratzeraino'
Astigarragako Sabina Arruabarrenak, Manoli Zabalegik eta Isabel Labakak gobada edo lixiba egiten zuten, hamabostean behin gehienetan. Gobada eta 'kuela' deritzona nola egiten zuten azaldu digute.
-
Andre gobadariak. Sabina Arruabarrena, Manoli Zabalegi eta Isabel Labaka.
22:59 min
Azaroaren 29an Andre Gobadarien Parkea inauguratu zuten Astigarragan, aspaldi Urumea ibaian eta Astigarragako Goiko Iturrin eta Santiagomendin gobada egiten ibilitako emakumeen omenez. Lan hura nolakoa zen ezagutarazteko informazio-panelak eta andre gobadarien testigantzak ipini dituzte parkean bertan, jakingarri denontzat. Gobada egin, lixiba egin, gobada jo, lixiba jo… gauza bertsuak dira. Tokiaren arabera, etxeko arropak garbitzeari esaten zitzaion gobada edo lixiba egitea.