Itxi

Sinadura

Amagoia Gurrutxaga

`Gabon kanta bat´

Charles Dickensek 1843an argitaratu zuen nobela laburra eta bertan agertzen den Ebenezer Scrooge lukurrero bihozgabe eta esplotatzailea izan ditu abiapuntu Amagoia Gurrutxaga kazetariak.

  • Amagoia Gurrutxaga

    Amagoia Gurrutxaga

    3:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Charles Dickensek 1843an argitaratu zuen Gabon kanta bat nobela laburra. Urte batzuk joan dira ordutik, baina gaurkotasunik ez du galdu Ebenezer Scrooge lukurreru bihozgabe eta esplotatzailearen istorioak. Zinemaren bitartez ezagutu nuen nik; gogoan dut oraindik ze beldur sentitu nuen Iraganeko, Orainaldiko eta Etorkizuneko gabonen mamuak, hurrenez hurren, bisitan joan zitzaizkionean.

Gogoan dut, baita ere, Scrooge bihozbera bihurtzen zela amaieran, pertsona on, baina bukatu berri diren gabon hauek argi utzi dute errealitatea ez dela oraindik puntu horretara ailegatu.

Hala, lukurreriaren ermita barruan hil da etxegabe bat ostiralean, kutxazain baten zaintzapean, eta naturalki hil dela esan diogu geure buruari, guk, presoak kartzelan bihotza gelditu zaielako hiltzen direla aspaldi errepikatzen dugunok". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.