Itxi

Faktoria magazina

Au-pair Australian

'Ama, eskerrik asko afariagatik. Libe, mila esker parkera ekartzeagatik'

Australian au-pair gisa aritu da sei hilabetez Libe Orrigain segurarra, inglesa hobetzeko asmoz. Lau seme-alabako familia batean egon da eta harrigarria egin zaio umeek dena eskertzeko zuten ohitura.

  • Libe Orrigain

    Libe Orrigain

    26:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza gradua amaitu zuen Libe Orrigain-ek Euskal Herriko Unibertsitatean eta inglesa hobetzeko, au-pair joan da bigarren aldiz, oraingoan Australiara. 'Faktoria' saioan kontatu dizkigu han bizi izandakoak.

Bi, bost, zazpi eta bederatzi urteko lau seme-alabako familian aritu da eta harremanik estuena txikienarekin izan du, ordu asko egiten zituelako berarekin, biak elkarrekin hizketan ikasten. 'Nirekin agian ingles arraroa ikasiko zuen neskatilak. Etxekoek batzutan ez zioten ulertzen eta neri galdetzen zidaten zer ari zen esaten' kontatu digu Libek umorez. Harrigarria egin zaio oso, dena eskertzeko zuten joera. Afariagatik eskerrak ematen zizkioten amari etengabe eta Liberi ere bai, parkera eramateagatik edo beste edozein gauzarengatik. Hori ikusita ohartu da Libe, berak hemen ez diola inoiz amari eskerrik asko esan afaria jartzeagatik.

Familia jatorra egokitu zaio eta experientzia oso ona izan duela kontatu digu. 'Asko ikasi dut familiarekin eta aukera bikaina izan da munduko leku ezberdinetako jendea eta kultura ezberdinak ezagutzeko' esan digu Australiatik iritsi berria den gazte segurarrak.  Autoa uzten zion familiak eta ostiraletik igandera jai izaten zuenez, bidaia asko egin du Australiako lekuak ezagutuz. Eta bidaiatzen ez zuenean, beste lan batzuk aurkitzen zituen asteburuetarako.

Australian nozitzen ari diren suteak ez ditu hurbiletik ikusi, baina kea eta erre usaina, bera bizi zen lekuraino ere iristen ziren. Asma arazoak zituen jendea etxetik irten ezinda zegoen bere inguruan ere. Newcastle ondoko herri txiki batean egon da Libe Orrigain.