Itxi

Faktoria magazina

GIBaren test lasterra

'Positibo dezente eman ditugu guk; denok egin beharko genuke GIBaren proba'

Babesik gabeko harreman sexualak izan duen orok egin beharko luke GIBaren proba. Botiketan egin dezakegu; erraza eta merkea da, eta 2020tik aurrera 10 botika gehiagok eskaintzen dute zerbitzua.

  • GIBaren proba

    GIBaren proba

    14:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Garmendia farmazian lan egiten duen Larraitz Alzate farmazialariak GIBaren test lasterraren nondik norakoak azaldu ditu 'Faktoria' saioan. Euren botikan urteak daramate horrelako testak egiten, eta babesik gabeko harreman sexualak izan duen edonok egin beharko lukeen proba dela esan digu Alzatek.

Botiketan egitea merkea, azkarra eta anomimoa da. 'Zalantzei erantzuna ematen diegu. Horrez gain, positiboa ateraz gero, guk geuk hitz egiten dugu ospitaleko lankideekin positiboa baiezta dezaten'. Dena den, Larraitz Alzatek adierazi duenez, 'emaitza fidagarria eskuratzeko baldintza batzuk eman behar dira, esaterako, arrisku praktikatik hiru hilabete pasa behar dira'.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialekin lankidetzan GIBa detektatzeko programa. Euskadiko 60 farmazietan eskaintzen ari dira zerbitzua jada; urte berria hasi eta 10 farmazia gehiago batu dira eta.