Itxi

Faktoria

DESPOPULAZIOA

Nafarroan, 10 herritatik 4 desagertzeko arriskuan daude

Biztanle kopurua nabarmen jaitsi da Pirinio aldean. 'Faktoria' Jone Alastuey Uztarrotzeko alkatearekin eta Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko ordezkariarekin izan da egoera gertutik ezagutzen.

  • Jone Alastuey eta Ruben Goñi

    Jone Alastuey eta Ruben Goñi

    17:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako Batzordeak jarritako irizpideen arabera, kilometro koadro bakoitzeko 12 biztanle baino gutxiago bizi diren herriak, arrisku egoeran daude. Kasu honetan, Nafarroako Pirinioetan, kilometro koadro bakoitzeko 4 bizi dira.

Uztarrotzeko alkateak, Jone Alastueyk, azaldu duenez, 145 biztanle erroldatuta badaude ere, eguneroko bizimodua 45 pertsona inguruk egiten dutela herrian. Horrek, noski, ondorio zuzenak ditu. Oinarrizko zerbitzuak jasotzeko, erosketak egin edo banketxera joateko esaterako, 20 kilometro inguru egin behar izaten dituzte. 'Faktoria'n adierazi duenez, despopulazioa gelditzeko gakoa etxebizitza eta lana bermatzea da. Jende gaztea erakartzeko proposamenak mahaigaineratu behar direla aldarrikatu du.

Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoetarako zuzendari nagusiak ere azaldu du Pirinioetako plana martxan jarriko dutela. Bertako egoera gertutik ezagutuko duten profesionalek arlo bakoitzean duten egoera zehatza aztertuko dute. Goñiren esanetan, Cederna Garalur eta Lursarearekin batera, despopulazioari aurre egiteko neurriak mahai gainean daude dagoeneko: garraio publikoaren hobekuntza, oinarrizko zerbitzuen eskaintza eta etxebizitza plana

Pirineoko bailaretan, tenperatura hotza ez da termometroetan bakarrik atzematen, hortaz. Erronka nagusia herriak bizirik mantentzea da.