Itxi

Faktoria magazina

Sergio Villar

'Zuk eraiki behar duzu zure musikari lanpostua'

Sergio Villar donostiarra 2008ko krisi ekonomikoari esker hasi zen musika munduan lanean. Ingeniaria da ikastetez, baina hamaika musika taldetan aritzen da eta bakarkako lehen diskoa plazaratu du.

  • Sergio Villar

    Sergio Villar

    24:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alone in the parken Fisrt Step da Sergio Villarren bakarkako lehen diskoa. Dena den, hamaika taldetan aritu da eta Noa & The Hell Drinkers taldearekin ere disko berria aurkeztu du, Craft Blues izenekoa. 'Faktoria' magazinean izan da Sergio Villar. Bere ibilbidea eta lanen berri eman digu eta zuzenean hainbat abesti jo ditu; Sky Beats taldearentzako egindako abestia, besteak beste.

Obra publikoen ingeniaritza teknikoa ikasi zuen Villarrek. Dena den, "2008an izandako krisi ekonomikoari esker hasi nintzen musika munduan lanean; krisia tarteko, nereaz ez zegoen lanik eta". Adin guztietarako musika egiten duela esan dezakegu: haurtxoentzako kontzertua eskaini berri du Lalala Soinu Gelan, Jazzaldian eta Hondarribia Blues Festivalen ere aritu da.