Itxi

Faktoria

Alberto Lopez Basaguren

'Teknikoei ezin zaie eskatu alderdiek konpondu ezin dutena'

Alberto Lopez Basagurenek, Estatutu Berriaren testu artikulatuaren zirriborroa idazteko PSE-EEk izendatutako adituak, teknikoek egindako lanaren balantzea egin du 'Faktoria'n.

  • Alberto Lopez Basaguren

    Alberto Lopez Basaguren

    13:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Autogobernu lan-taldean alderdi politikoek izendatutako adituek egindako lanaren "balantze ona" egin du Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide konstituzionaleko katedradunak Euskadi Irratiko "Faktorian".  PSEk, Elkarrekin Podemosek  eta EAJk izendatutako adituek adostu duten testu artikulatuaren zirriborroak 1979. urtean onartu zen Gernikako Estatuarekin alderatuz  "aurrerapenak" eskaintzen baititu bere hitzetan.

Enkargua egungo autogobernua eguneratzea zela dio Lopez Basagurenek eta ez dagokiela teknikoei erabakitzeko eskubidearen inguruko korapiloa askatzea. Areago, "alderdi politikoen artean gai horri buruz jarrera bateraezinak daude eta  ezin zaie teknikoei eskatu, guztien onespena jasoko duen testu bat mahai gainean jartzea. Hori ezinezkoa da", esan du argi Lopez Basagurenek. Aitzitik, uste du, alderdi politikoen erantzunkizuna izango dela balorazea adituek egindako lanarekin aurrera egiteak merezi duen, edo "dena porrotera joango den".