Faktoria magazina
Tarragonako leherketa
'Eztanda bortitzak lurrera bota zituen; pelikuletan bezala izan zen'
Tarragonako eztandaren unea nolakoa izan zen azaldu digu Uxue Ibaiondok, Canonja industrialde petrokimikoan lanean ari baitzen bere senarra. Segurtasun Saileko Gaizka Etxaberekin ere mintzatu gara.
-
Tarragonako istripua
7:28 min
Tarragonako eztanda bortitzaren unea nolakoa izan zen azaldu digu Uxue Ibaiondok 'Faktoria' saioan. Bera etxean zegoen eta eztanda sentitu zuten. Bere senarra eztandatik 800 bat metrora zegoen, Canonja industrialde petrokimikoan lanean ari zen, eta lurrera bota zuen hedatze-uhinak. Larrialdietarako protokoloa ezarri dutela ere azaldu digu Ibaiondok.
Horrez gain, Gaizka Etxabek, Segurtasun saileko arrisku eta larrieldietako arduradunak, gurean zer-nolako araudia eta protokoloa dagoen azaldu digu. 'Araudi zorrotza daukagu sustantzia arriskutsuekin lan egiten duten enpresetan istripurik gerta ez dadin'. Aspaldian ez dela arazorik egon gogorarazi du, dena den, arazoren bat sortuz gero, neurriak hartzeko prest daudela azpimarratu du Etxabek.