Faktoria magazina
Asgarth taldea bueltan
Asier Enbil: 'Fresko eta indartsu gatoz bueltan'
1997an sortu zen Asgarth talde heavya Añorga Txikin. 10 urteko ibiliaren ostean 2007an eman zuten azken kontzertua Añorgako gaztetxean. 13 urteko etenaldia eta gero bueltan da Asgarth.
-
'Fresko eta indartsu gatoz bueltan' Asier Enbil Asgarth taldeko abeslaria
21:34 min
1997an sortu zen taldea Añorga Txikin. Metalaren susperraldi moduko bat izan zen hura. 1999an maketa Jainkoen Egoitza, 2000n Etorkizunaren Sustraia diskoa, 2002an III izeneko lana eta 2005ean Garraisia. Garraisi batekin amaitu zuten beraz 10 urteko ibilbide hura eta 13 urteko geldialdiaren ondoren taldea eraberrituta dator. Garai hartako hiru taldekide Asier Enbil (ahotsa), Ander Cañas eta Unai Zabala (gitarrak) eta bi kide berri, 'Hilotz' taldekoak biak; Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). Taldekideen esanetan 'Udan kontzertuak eskaintzea da asmoa eta gero ahal bada, urte amaierarako disko berria grabatu'