Itxi

Faktoria magazina

Kultura Ondarea

Euskal Kapera Sixtinoa egurrezkoa da eta Ibarrangelun dago

Giancarlo Giuliani Vaticanoko Kapera Sixtinoa zaharberritu zuenak eman zion izendapen hori Ibarrangeluko San Andres elizako XVI.mendeko sabai polikromatuari.

  • San Andres Eliza

    San Andres eleiza eta bere sabai polikromatua

    25:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez dago inon jasota nork egin zuen ezta nork agindu zuen ere ez. Eraikuntzaren historia misterio bat da baina, Ibarrangeluko San Andres elizara sartu eta gora begiratzean bere sabai polikromatuak sorrarazten duen lilurak ez du misteriorik, sentitu egiten da. Erdi Aroko beste eleizan baten gainean eraikita dagoen San Andres eleizak mendeetan zehar gorde du, 80.hamarkadan bistaratu zenetik, gaur egunera arte iritsi den ondare kultural apartekoa: Vaticanoko Kapera Sixtinoa zaharberritu zuen Giancarlo Giulianik esan zuen bezela 'euskal artearen Kapera Sixtinoa'.

Ezagutu beharrekoa den altxorra bisitatzera joan gara Euskadi Irratiaren unitate ibiltariarekin.

Bisitan lagun izan ditugu Laura Perez, gida; Amagoia Lopez de Larrucea organojolea eta Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkatea.

Entzun eta ikusi bertan grabatu dugun elkarrizketa osoa goian.