Itxi

Faktoria

Zigor Aldama

'Potentzia inperialista bihurtu da Txina'

Bizitza erdia egin du kaztari bilbotarrak Txinan. Herrialde hark izan duen transformazio izugarriaren lekuko izan da. Txinaren indarraz, txinatarren bizimoduaz eta Txinan berak duenaz mintzatu zaigu.

  • Zigor Aldama, Mongoliako negu hotzean

    Zigor Aldama, Mongoliako negu hotzean

    29:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

1999 urtean iritsi zen Zigor Aldama kazetari bilbotarra Txinara eta bizitza erdia baino gehiago egin du, hortaz, bertan. 'Pribilegiatu sentitzen da' transformazio handi horren lekuko izan delako. 'Txina aldatu egin da baina mundua ere aldatu du Txinak'. 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan gogoratu du Txina munduko bigarren ekonomia potentzia dela; are, herrialde inperialista ekonomiko gisa ari dela zabaltzen muduan eta, hala ere, Euskal Herritik standar zaharretan ikusten jarraitzen dugula. Aldatu beharra daukagu begirada bere ustez: 'Oraindik ere ikusten dugu kopiak egiten dituen herrialde gisa, gizarte ongizaterik ez duena eta giza eskubideak errespetatzen ez dituena'.

Adierazi du Txinan ondo bizi dela jendea 'sistema barruan' egonez gero, baina  'sistematik kanpo dagoenari ez zaiola ezer barkatzen'.  Hari horretatik kontatu dizkigu kazetari gisa lan egiteko dituen zailtasunak. Enbaxadan, adibidez, bere erreportaje guztiak irakurtzen dizkiote eta urtean behin kafe bat hartzera gonbidatzen zer gustatu zaien eta zer ez esateko. Azaldu du, baina, badagoela beste zentsura gogorrago bat 'demonioen gisan' ikusten dituzten kazearien aurka. 'Etxera joan eta poliziaren ohar handi bat nuen atean behin. Esan zidaten, besterik gabe, dena ondo ote zihoan galdetu nahi zidatela, eta zegoela arazorik. Etxe jabeak, haren ondoren, ordea, ez zidan alokairurik berritu'.

Txinatarrek duen bizimoduaz, Txinan berak duen bizimoduaz, egin dituen bidaiez eta otsailean argitaratzera doan Mongoliari buruzko liburuaz aritu zaigu, solasaldi pausatuan.

Entzun gertuko elkarrizketa gehiago

- Alderdi politikoetako komunikazio arduradunak

- Jon Plazaola

- Bittor Arginzoniz