Itxi

Sinadura

Garbiñe Ubeda

'UGTk antolatutako industri jardunaldia dela-eta'

UGT sindikatuak Gasteizen enpresa handietako zuzendariak biltzeko antolatutako 'Industria salba dezagun' jardunaldiak izan ditu hizpide Garbiñe Ubeda idazleak.

  • Garbiñe Ubeda

    Garbiñe Ubeda

    3:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Andereño: ez nuke salatari edo kontakatilu izan nahi, baina uste dut, eta aho txikitik esango dut badaezpada, UGT sindikatuko belaunaldi berriek piper egin zutela klase borrokaren gaineko irakaspenak eman zituztenean. Lepoa jarriko nuke egun hartan porroak erretzen aritu zirela komunetan, edo anfeta feria batera joan zirela isil-isilik, laino-lainoan ikusten baititut aspalditxoan, alegia, “tofumaus”, hiztunik baztertzen ez duen hizkuntza berdintzaile batean esanda". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.