Faktoria
Ternua Group
Ternua, intxaurren oskolekin eta ardi latxaren artilearekin egindako arropa
Sabino Arana saria jasoko du Ternua taldeak, 'Euskal Herrian errotuta, nazioartean zabaltzen jakin dutelako'. Arrasaten izan gara, enpresa bisitatzen.
-
Jose Luis Lasa eta Edurne Uribesalgo, Ternua Groupeko presidente eta berrikuntza zuzendaria
9:32 min
30 urte badira, Arrasateko hiru gaztek kirol arropa ekoitziko zuen enpresa sortzeko ideia izan zutela. Astore enpresaren hasiera izan zen hura. 25 urte inguruko hiru lagun ziren eta horien artean zeuden, Uribesalgo anaiak. Ideia bitxi hori garatu eta 90eko hamarkada hasieran, TERNUA GROUP eratu zuten. 8 langilerekin hai zen enpresak, 200tik gora behargin ditu gaur egun, 50 herritan saltzen dute eta urtero milioi erdi arropa ekoizten dute. Munduan puntako kirol enpresa bihurtu da baina, Euskal Herrian errotuta jarraitzen dute, Arrasaten baitute egoitza nagusia.
Ternua taldearen filosofia sarituko du igandean Sabino Arana Fundazioak. Euskal Herrian errotuta, nazioartean zabaldu eta berrikuntza esparruak garatu dituelako. Gaur egun, arrantzaleen sarrekin, plastiko botilekin eta kafearekin ekoizten duten euren arropetako asko eta proiektu berri dute buruan: Euskal Herriko ardi latxaren artilearekin, berokietako barrukoak egingo dituzte. Luma ordezkatuko duen materiala izango da. Munduan ez dago lehengai hori erabiltzen duen enpresarik. Datorren neguko kolekzioan merkaturatu nahi du Ternua Groupek ardi-latxa artilearekin egindako berokiak.
Juan Luis Lasa Ternua Tarneko presidentea eta Eduardo Uribesalgo, Ternua taldeko sortzailea eta gaur egun berrikuntza zuzendari dena izan dira 'Faktoria'n.