Publizitatea
Itxi

2020/01/22

14:40

Faktoria

Urtarrilaren 23an

Kanpoko jatorria duten ikasleen eskolaratzea, ostegunean, 'Faktoria'n

Segregazio arriskuaz hitz egingo dugu Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariarekin eta Aitor Idigoras STEE-EILASeko zuzendaritza iraunkorreko kidearekin eta Ordiziako alkate Adur Ezenarrorekin.

  • Eskola bateko irudi bat. Argazkia: EFE

    Eskola bateko irudi bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aurrematrikulazio epea zabaldu atarian, kanpoko jatorria duten ikasleen eskolatzeaz arituko gara 'Faktoria'n. Hainbat herritan azkenaldia sortu diren gatazkei begiratuko diegu eta fokua Ordizian gertatzen ari denari jarriko diogu. Segregazio arriskuaz hitz egingo dugu Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariarekin eta Aitor Idigoras STEILASeko zuzendaritza iraunkorreko kidearekin eta Ordiziako alkate Adur Ezenarrorekin.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, lau laneguneko asteez ariko gara Endika Alabort ekonomialariarekin. Ondoren, Fitur azokan den Gorka Otaegi lankidearekin bat egingo dugu Madrilen, eta Xabier Alberdi kolaboratzaileak itsas-gizonen istorioak ekarriko dizkigu. Bestalde, Ikerbasqueren ikerlariak itzultzeko programaz ariko gara Urko Martinez Marigorta biologoarekin eta Jone Mitxelena biokimikariarekin. Gainera, enpresetan erlaxatzeko guneak jartzeko joera ezagutuko dugu Irisbond eta Salto Systems lantokietara bisita eginez, eta DRAVET sindromearen ikerketarako egiten ari diren boligrafo bilketaren berri ere jaasoko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena