Faktoria
Urtarrilaren 24an
Laura Garrido eta #enekopedia traolaren atzean dagoen emakumea, 'Faktoria'n
PPko legebiltzarkidea 09:00etan elkarrizketatuko dugu. 09:30ean, Aintzane Muguruzarekin hitz egingo dugu; autismoa duen bere seme Enekoren egunerokoa #enekopedia traolarekin kontatzen du sareetan.
-
Laura Garrido
Aintzane Muguruza Enekoren ama da. Enekok autismoa du eta Aintzanek bere egunerokoa kontatzen du sarean #enekopedia traolarekin. Autismoarekin bizitzea zer den, zaintza eta egunero aurkitzen dituzten trabez ariko da 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan.
09:30etik aurrera etorriko da gurera Aintzane Muguruza. Aurrez, Mikel Serrano, Eneko Etxeberria eta Lurdes Idoiagarekin aztertuko dugu aktualitatea eta Laura Garrido PPko legebiltzarkideari elkarrizketa egingo diogu, 09:00etan.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Enkore taldearen azken kontzertuaz ariko gara Xabi Hoo kantariarekin. Gainera, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu: nola alde egin Whatsapp talde batetik? Marko Zapiainen Filosofia merkea ere entzungo dugu, eta Goya sarien atarian, hautagai diren bi filmetan script lana egin duen Ane Muñoz (La trinchera infinita eta Las ventajas de viajar en tren) elkarrizketatuko dugu. Bestalde, Arkautiko lorategi terapeutikoa bisitatuko dugu Amaia Gorosperekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.