Itxi

Handik, hortik, hemendik

Adolfo Arejita

'Postureo' = 'Plantak egin'

Zabaltzen ari den esamolde horren euskarazko ordain hori lehenetsi du euskaltzainak. Testuinguru landuetarako 'iduri egin' edo 'iduri egite' ere oso egoki jo ditu.

  • Adolfo Arejita

    Adolfo Arejita

    9:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dolors Bassa Kataluiniako sailburu izandakoak aurreko astean Parlamentean esandakoak eman digu aste honetan Adolfo Arejitari galdera egindako aitzakia. 155. artikuluaren aplikazioa aztertzen ari den batzordearen aurrean Bassak esan zuen  "ez zaizkiela postureo borrokak komeni. Elkarrizketan aurrera egiteko garaia " dela. Postureo formaren ordezko, plantak egin esaten eta idazten hasteko gomendioa egin du euskaltzainak. Iduri egin forma ere oso egoki begitatzen zaio, erabilera jasoagoan.