Faktoria
'Faktoria', otsailak 4
Lander Martinez, asteartean, 'Faktoria'n
Euskadiko Podemoseko idazkariaren elkarrizketa izateaz gain, Lekunberrira joko dugu, jaioberritan modu ez-legezkoan amarengandik urrundu zituztela pentsatzen duten senideen Amalur elkartea ezagutzera.
-
Lander Martinezen artxiboko irudi bat
Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusia izango da astearte honetako Faktoriako gonbidatu nagusia. Goizeko 09:00etan erantzungo die Maite Artolak, besteak beste, lehendakarigaia aukeratzeko alderdi barruan martxan dituzten primarioei buruz egingo dizkion galderei.
09:30etik aurrera, Lekunberrira egingo du Faktoriak. Bertan jaio da Amalur elkartea, jaioberritan modu ez-legezkoan haurrak amarengandik urrundu zituztela pentsatzen duten senideen elkartea. Banku genetikoetan dute orain esperantza jarria. Egiten ari diren lanaz mintzatuko da Joxe Mari Zabaleta presidentea eta bere testigantza eskaniko du Madalen Goikoetxeak.
10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, haurren lehen urteetako prebentzioaz hitz egingo dugu Joxe Ramon Mauduitekin (Hazi-Hezi zentroko psikoterapeuta eta haur masajean aditua), Ruben Elizatxearekin eta Eider Ibargurenekin (gurasoa). Ondoren, Santa Ageda bezpera hainbat herritan nola ospatzen duten jakingo dugu. Bestalde, Donostiako Artzai Onaren katedralera igoko gara, dorreko lanak amaitzear baitituzte, eta behatokia irekitzear baitute. Gainera, Elirale konpainiaren 'O!' ikuskizun berriaz ere hitz egingo dugu Oihan Indart dantzariarekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.