Sinadura
Amagoia Gurrutxaga
'Erdiguneak'
'Euskararen periferiak' izenburupean ETB1en emandako "Ur Handitan" saioa izan du hizpide Amagoia Gurrutxaga idazleak.
-
Amagoia Gurrutxaga
2:56 min
"Euskararen periferiak programa bota dute bart Euskal Telebistan. Duela ez hainbeste, Euskararen bazterrak jarriko litzaioke izenburu programari, eta berdin-berdin ulertuko genuke Arabako Errioxa, Nafarroako Erribera, Enkarterri eta Zuberoako euskaldunak bazterreko bihurtzen dituela euskaraz bizitzeko beren hautuak. Boladako hitzak gorabehera, interes handiz ikusi dut, eta, besteak beste, bazterrari beti dagokion erdiguneari begira jartzeko ere balio izan dit niri. Bazterrekoa beti dagoelako erdi-erdian dagoenaren ertzetan. Eta ni, Gipuzkoan jaio eta bizi naizenez, erdigunetarra omen naizelako. Gipuzkoan dagoelako euskaldun gehien, proportzioan. Eta bertan hitz egiten delako euskaraz gehien, proportzioan". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.