Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Laboraria beti pleni'

Nekazarien egoeraz aritu da Aingeru Epaltza idazlea gaurko zutabean.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laboraria beti pleni. Halaxe kantatzen zuten Irigoien anaia baxenabartarrek duela 30 bat urte. “Nekazaria beti kexu”, beraz. Iparraldean ere, Hegoaldean bezala, negarti fama dute baserritarrek. Giro beroan, bero handiegia egiten duelakoz. Hotzean, hotzegia beti. Urtea siku heldu bada, euria noiz etorriko. Heze etorri bada, noiz atertuko amorratzen. Inoiz ez kontent. Sekulan ez pozik. Eta horri irri egiten ainhiztar kantariek. Irigoien anaiak laborari etxalde bateko semeak dira. Bazekiten zertaz ari ziren. Oraingoa, berriz, ez da irri egitekoa. Laboraria inoiz baino pleniago da, inoiz baino kexuago dago nekazari jendea". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.