Faktoria magazina
Elirale: ''O!'' dantza
Oihan Indart: "dantzaren munduan deseraikitze prozesua hasita dago"
"Elirale" dantza garaikideko konpainia "O!" ikuskizun berria ari da aurkezten. Pantxika Telleriaren koreografian oinarrituta, Oihan Indart dantzariak egiten du dantza argi eta itzalekin jolasean.
-
Oihan Indart dantzaria
10:49 min
"Elirale" konpainiaren "O!" emankizun berrian kupula puzgarri batean sartzen dira ikusleak eta dantzaria eta bidaia abstrakto bat egiten dute elkarrekin, bizitzaren zikloaren inguruan. Thierry Biscaryk sortu die musika emankizunerako.
Sohütan egin zuten estrenaldia aste haseran, gaur eta bihar Senperen ari dira, Luhuson izango dira datozen egunetan eta hortik aintzin, batean eta bestean emanaldi ugari dute lotuta.
Vienako Operan lehenengo aldiz dantzari bikotea osatzeko bi emakume onartu dituztela eta, dantzaren munduko estereotipoez galdetu diogu Oihan Indart dantzariari eta hausnarketa interesgarriak egin dizkigu Faktoria saioan. Dantzaren munduan deseraikitze prozesua hasita dagoela esan digu eta horrelako eztabaida eta galderak aberatsak egiten zaizkiola pertsonalki. Gorputza gorputza dela soilik eta ez diola sekula bere buruari galdetu neska edo mutil sentitzen den. "Ez dakit zer naizen eta generoaren funtziotik ihes egitea ederra ikusten dut"