Itxi

Faktoria magazina

Kasino jatetxea

"Patxadaz egiten zituen patata tortillak; arrautza askorekin eta mimoz"

Josefina Sagardia zendu da, munduko patata tortillarik onenak egiten zituen emakumea; Lesakako Kasino jatetxeko etxekoandrea 90 urterekin hil da. Bere alaba Belen Elizalderekin gogoratu dugu Josefina.

  • Josefina Sagardia

    Josefina Sagardia

    9:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hainbat aitortza jaso zituen Josefina Sagardiak; Euskadi Gastronomia Saria eman zioten 2012an, besteak beste. 'Faktoria' saioan bere patata tortillaren sekretua kontatu zigun Josefinak. Orduan egindako elkarrizketa entzun dugu bere alabarekin batera; Belen Elizalde Sagardiarekin gogoratu dugu Josefina. Bere amak nola egiten zuen lan eta zein aholku ematen zizkien aipatu digu. "Pertsona bakoitzeko lau arrautza erabiltzen zituen, mimoz eta patxadaz egiten zituen patata tortillak eta olio ona eta berria erabiltzen zuen" Belenek azaldu digunez.

Gaur arratsaldean azken agurra emango diote Lesakan, eta bihartik aurrera hain ezaguna egin zuen patata tortilla egiten jarraituko dute. Lesakako Kasino Jatetxean bere seme-alabek egiten dute lan eta Josefinaren patata tortilla dastatzeko aukera egongo da aurrerantzean ere.