Itxi

Faktoria magazina

Nora Esnaola

"Banatzean hobe da akordio txar bat lortzea epaiketa ona egitea baino"

Nora Esnaola abokatuak "Faktoria"n azaldu du seme-alabak dituzten bikoteek, ezkonduta egon ez arren, zein eskubide dituzten eta nola jokatu beharko luketen banatzea erabakitzen dutenean.

  • Nora Esnaola abokatua

    Nora Esnaola abokatua

    20:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Banatzea erabakitzen duen bikoteak, ezkonduta edo izatezko bikote erregistroan egon ez arren, eskubide edo betebehar berdinak ditu seme-alaben zaintzari dagokionez" Nora Esnaola abokatuak 'Faktoria' saioan azaldu duenaren arabera. 2015etik aurrera zaintza partekatua lehenetsita dago; lehen, amari ematen zitzaion zaintza zuzenean, baina, orain, ez da horrela egiten. "Haurren ongizatea da orain ardatza".

Bikotearen arteko errespetua eta elkar ulertzea funtsezkoa izaten da akordiora heldu ahal izateko, baina beti ez da erraza izaten, une zailak direlako. "Dena den, nire bezeroei beti esan ohi diet hobe dela akordio txar bat lortzea epaiketa ona egitea baino". Akordio horretan zehaztu beharrekoak azaldu dizkigu Esnaolak. Posible ez denean, epaitegietan demanda bat aurkeztu beharko dute; prozesua asko luzatzen eta garestitzen da horrela.