Itxi

Faktoria magazina

haur pobrezia

'Bost haurretatik bat pobrezian bizi da gurean'

Save The Childrenek Barakaldon duen zentroan Ezkerraldeko 200 umetik gora dituzte. Duela pare bat aste Philip Alston Nazio Batuetako errelatorearen bisita jaso zuten hango errealitatea ezagutzeko.

  • Cristian Prieto Save The Children-eko kidea

    Cristian Prieto Save The Children-eko kidea

    14:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Barakaldoko CRIA zentroa ezagutu dugu: haurtzarorako eta nerabezarorako baliabideen zentroa. 2018an, BBK-k eta Save The Childrenek abiatutako programa baten emaitza da hau. Azaroan ireki zituen ateak eta momentu honetan, Ezkerraldeko (bereziki Barakaldo eta Sestaoko) 200 bat umeri ematen die arreta.

Orain arte oso modu isilean eta diskretuan lanean aritu izan den zentro hau ordea, munduko mapan kokatu zuen duela pare bat aste Philip Alston Nazio Batuen Erakundeko errelatoreak pobreziak espainian duen eragina aztertzeko egindako bisitaren baitan gurean ere egin zuen geldialdian. Bizkaiko Ezkerraldera etorri zen Alston, inguru hori baita Bizkaian haurren pobrezia maila altuena duena.

Cristian Prietorekin hitz egin dugu, Save The Children Euskadiko komunikazio arduraduna da bera.