Itxi

Faktoria magazina

Eutanasia

David Lorente: "Borroka oso gogorra da, baina terapeutikoa ere bai"

Maribel Tellaetxe zenaren semeak hobetuko luke eutanasia zigorgabetzeko PSOE-ren lege proposamena."Denon borondatea betetzea eskatzen dugu, salbuespenik gabe. Arrazoi existentzialak ere balio du".

  • David Lorente eta Txema Lorente

    David Lorente eta Txema Lorente

    12:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maribel Tellaetxe, Portugaleteko emakumearen sendiak borroka tinko egin du eutanasia legeztatzearen alde, euren amaren desioa bete nahian. Amak ez zuen lortu duintasunez hiltzeko bere nahia. David Lorente semea oso pozik eta hunkituta agertu zaigu gaur 'Faktoria' saioan, nahiz eta euren amarentzat berandu den. Milioi bat sinaduratik gora lortu dituzte eta aitortu digu borroka oso gogorra izan arren, terapeutikoa dela.

PSOEren lege proposamena hobetzeko, denen borondatea betetzeko eskatu du David Lorentek, arrazoi existentzialak ez daitezela kanpo geratu. Gerta daiteke 100 urteko pertsona bat ondo egotea, baina bizitzen nekatuta edo duintasunez hil nahi izatea. Horrek ere eskubidea izan beharko luke.

Ostiralean prentsa aurrekoa emango dute Portugaleteko udaletxean, orain arte eskeinitako babesa eta emandako zabalkundea eskertzeko eta azken bultzada eskatzeko. Gero arratsaldean "La Promesa" dokumentala erakutsiko dute Portugaleteko Merkatuan eta ondoren mahai ingurua izango da….  (solasaldian, Danel, anaia, dokumentalaren zuzendari eta Sos Amatxu-ko kide gisa, Txema Lorente aita, eutanasia egotzita, Espainian zigortutako lehenengo medikua MARCOS ARIEL HOURMANN  eta VICTOR LANDA doluan eta aurretiazko borondateen agirian aditua den familia medikua ere bai)

Ostiraleko jardunaldiari jarri diote izena: “bizitza ez da betebeharra, eskubidea baizik”.

Eutanasia legezko izateko bidean urrats garrantzitsua eman dute atzo Madrilgo Diputatuen Kongresoan. Eutanasia zigorgabetzeko Alderdi Sozialistak aurkeztutako lege proposamena tramitera onartu dute. Hirugarren saiakeran lortu da. 

PP, VOX, Navarra Suma eta Foro Asturias agertu dira legearen aurka. PSOEren lege-proposamenaren arabera eutanasia eskubidea izango da sufrimendu jasanezin eta sendaezina duten gaixo larrientzat.  Gaixoak idatziz jakinerazi behar du eta bi medikuk berretsi beharko dute erabakia.  Eutanasia aplikatu nahi ez duten medikuei uko egiteko eskubidea errespetatuko die.