Itxi

Faktoria magazina

Caritas Miriam

"Guk ez diegu galdetzen paperik baduten. Goxo hartzen ditugu eta entzun"

Caritas Gipuzkoak gizarte bazterkeriari aurre egiteko dituen zerbitzuak erakutsi dizkigu gaur. Horietako bat da "Miriam" proiektua. Ahultasun sozialean dauden emakumeei harrera egiten diete.

  • Fatima Otegi, Miriam proiektuko gizarte langilea

    Fatima Otegi, Miriam proiektuko gizarte langilea

    14:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fatima Otegi "Miriam" proiektuan lanean ari den gizarte langilearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Joan zen urtean 1.159 emakumeri egin zieten harrera. 3.381 bisita izan zituzten Miriam proiektuaren egoitzan, Donostia erdiguneko Camino kalean. Batez ere Nicaragua eta Honduras-tik etorritako emakumeak.

"Paperak" lortu arteko lehenengo hiru urteak bereziki gogorrak izaten direla kontatu digute.