Itxi

Faktoria

Gotzon Aurrekoetxea

"Bizitasunaren seinale da euskara estandarraren eta euskalkien nahasketa"

Batuaren gainetik euskalkiak nabarmetzeko han eta hemen ikusten ari den joera "erabat naturala eta sanoa" dela dio Gotzon Aurrekoetxeak, euskararen sailkapen berria ikerlanaren egileetariko batek

  • Gotzon Aurrekoetxea, hizkuntzalaria

    Gotzon Aurrekoetxea, hizkuntzalaria

    11:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskalkien sailkapen berria ikerketa-lana egin duen hizkuntzalari taldeko kideetariko bat da Gotzon Aurrekoetxea. Metodo zientifiko berria baliatuta sailkatu dituzte euskalkiak eta hirutara mugatu (mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa). Lan horrek, aurrerantzean, dialektoek edukiko dituzten bariazioak aztertzen jarraitzeko oinarria jartzen du eta erraztasun handiagoz ikusi ahal izango da nora eta nola mugitzen diren, geografikoki eta soziologikoki.

Aurrekoetxeak Faktorian azaldu du "jada, gaur egun, nekez aurkitzen dela hiztun bat euskalki hutsa egiten duenik". Standarra eta etxeko euskararen arteko nahasketa eguneroko fenomoeno orokortua dela zehaztu du eta ikasketa prozesuak asko baldintzatuko duela, hemendik aurrera, euskalkien bariazioa. "Euskararen bizitasunaren senale da", azpimarratu du. Alde horretatik normaltzan jo du estandarraren gainean norberaren euskalkia nabarmentzeko han eta hemen zabaltzen ari den joera.  "Ez da batere kezkagarria, euskararen bizitasunaren seinale da. Oso naturala da eta sanoa", iritzi dio.