Itxi

Faktoria magazina

Gatibu

Faktorian Gatiburekin dantzan

Irratiaren Nazioarteko Egunean Donostiako Tabakaleran egin dugu saioa eta 20garren urteurrena ospatzen ari den Gatibu taldea izan dugu zuzenean. Ehunka neska mutil hurbildu dira guregana.

  • Gatibu taldekoekin festa Faktorian

    Gatibu taldekoekin festa Faktorian

    20:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, Gatibu-ko kideak etorri dira faktoria saiora eta zuzenean bi abesti eskaini dizkigute, ehunka neska mutil dantzan jarriaz. Alozeko Basaburua ikastolatik, Oiartzungo Haurtzaro ikastolatik eta Donostiako Zuhaizti ikastetxetik, Aitor ikastolatik eta Urumea eta Irrintzi euskaltegietatik hurbildu zaigu jendea, irratia nola egiten dugun ikustera eta Gatiburekin dantza egitera.

Gatibukoek 20garren urteurrena dute aurten, Martxoaren 28an kontzertu berezia dute Bilboko Miribillan eta hainbat kontu aztertu ditugu beraiekin. Neska mutilek egindako galderak ere erantzun dituzte eta guztien artean giro paregabea sortu da Tabakaleran, Irratiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.