Itxi

Faktoria

Maddalen Iriarte

"Zin dagit ez dela EH Bildu izango Zaldibar hautes-lehiara eramango duena"

Parlamentuan lehendakariak eta sailburuak egingo duten agerraldira "egia osoa" eskatzera doazela esan du EH Bilduko lehendakariagaiak, ez dutela momentuz dimisio eskaerarik buruan.

  • Maddalen Iriarte

    Maddalen Iriarte

    24:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Salaketak egiteari utzi eta biharko agerraldian egi erdiak esateari utzi eta Zaldibarren gertatutakoari buruzko egia osoa esateko eskatu dio Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak Jaurlaritzari 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Azpimarratu du informazio bila doazela eurak, zer gertatu den jakin nahi dutela eta, momentuz, ez dutela dimisio eskaerarik buruan. Ildo horretatik jeltzaleei eskatu die salaketak egiteari utzi diezaiotela hauteskundeak deitu dituenak bihurtu duelako gai hau elektoral: "Zin dagit ez dela EhBildu izango Zaldibar hautes-lehiara eramango duena", azpimarratu du.