Faktoria
Ane Ayerbe
"Izuagatik atera naiz handik. Baina berriz itzuli nahi dut Txinara"
Hanghou hirian bi aste eman ditu berrogeialdian. Koronabirusaren krisia apaltzen denean, martxoa edo apirilean, berriz helduko diote euren bizimoduari Txinan.
-
Ane Ayerbe
7:29 min
Lasai dago eta ingurukoak ere lasaitu dira etxera itzultzea erabaki duenetik. Ane Ayerbe tolosarra astebururako itzuli da Tolosara Txinako Hanghou hiritik. Koronabirusa dela eta, bi aste egin ditu bertan berrogeialdian eta bizitzeko egoera "oso gogorra" egin zaio. Hiria geldirik dagoela esan du eta herritarrak bi egunetik behin baino ez direla ateratzen. "Egunak 24 ordu ditu eta oso luze jotzen du denak", kontatu digu. Euskal Herrian oporraldi bat egitea erabaki du bikotearekin eta martxo-apirilean itzuli nahiko lukete bueltan hara.