Faktoria magazina
Astigarragako udala
"Ezinegona sortu du utzikeriagatik jaso gabeko zaborra plazaratu izanak"
Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak herrian egindako hondakinen sentsibilizazio kanpainaz hitz egin digu 'Faktoria' saioan. Ikusgarri egin dituzte edukiontzien kanpoan utzitako zabor-poltsak.
-
Astigarragan edukiontzietatik kanpo utzitako zaborra
5:31 min
Astigarragako Udalak martxan jarritako kanpainak zeresana eman du. Astebetez, edukiontzi inguruetan, oker utzitako hondakinak jaso eta herriko bi plazatan pilatu ditu udalak. Xabier Urdangarin alkatea 'Faktoria' saioan egindako ekimena eta ateratako ondorioak azaldu ditu. "Utzikeria edo erosotasuna dago zaborra edukiontzietatik kanpo uztearen atzean. Esan beharra dago hondakinen %70 inguru egoki sailkatzen dela herrian; baina kezka eta kontzientzia sortzeko asmoz abiatu dugu kanpaina".
Jasotako zabor kopurua sekulakoa izan da. 300 bat kilotako lagin bat aztertu dute, eta horren %86 hondakin birziklagarria dela ikusi dute. Zehazki, ehuneko 31, organikoa; beste ehuneko 14, papera; eta beste ehuneko 11, ontziak. Hondakinen sentsibilizazio kanpaina etzi amaituko da; hondakinak egoki bereizteko informazioa biltzen duen esku-orria banatuko dute Astigaragako etxebizitza guztietan.