Sinadura
Aingeru Epaltza
'Erloju-bonba'
Iragan astean Iruñean, Nafarroako Biktimen Elkarteak antolatuta Elizgizonen sexu abusuei buruz egindako jardunaldiak izan ditu hizpide Aingeru Epaltza idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
3:08 min
"Elizgizonen sexu abusuei buruzko jardunaldiak egin ziren lehengo astean Iruñean, Nafarroako Biktimen Elkarteak antolaturik. Joan den urtean sortu zenetik, hogei kasutik goiti agerrarazi ditu Eliza Katolikoari lotutako jendeek eraginak. Susmoa da, dena dela, puskaz gehiago direla herrialde honetan bizitzaren momenturen batean, baina batez ere haur edo nerabe zirela, halako izugarrikeria pairatu dutenak apez, fraide nahiz lekaimeen aldetik. Iruñeko artzapezpikutza ere gonbidatua zegoen jardunaldi haietara. Ez zen, ordea, joan. Atzo, Francisco Perez artzapezpikuak prentsaurreko bat eman zuen horren gainean, baina egia erran ez zituen arrazoiak sobera argitu. Bakar-bakarrik, libre dela halako ekitaldi batera joatea, eta beraiek ez zutela antolakuntzan parte hartu". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.