Itxi

Faktoria

Xabier Egibar

"Ez dugu aurreikusten Laboral Kutxako partikularrei dirua edukitzeagatik kobratzea"

Aldiz, enpresa handiei kobratzen hastea pentsatzen ari dela onartu du Xabier Egibar entitate kooperatiboko zuzendari nagusiak

  • Xabier Egibar

    Xabier Egibar, Laboral Kutxako zuzendari nagusia

    14:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laboral Kutxak ez du, momentuz, partikularrei euren gordailuak jasotzeagatik interesak kobratzen hasteko asmorik. Hala eta guztiz ere, sektorea egiten ari den moduan, epe ertainera enpresa handiei pixkanaka kobratzen hastea pentsatzen ari direla aitortu du Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri eskainitako elkarrizketan. Argudiatu du diru gordailuak edukitzeagatik interesak ordaindu behar dituztela entitateek eta jasangarritasunari eusteko, eurek ez dutela arrisku handiko biderik hartu nahi.

Sektoreak dituen erronkez aritu da Egibar, bankuen kontra epaitegiek emandako sententziek balantzeetan eragiten dutela esan du, baina batez ere "erreputazioa kudeatu" beharra ekarri diela. Maileguak emateko gogoaren aurrean, kontrola bilatu beharraz ere hitz egin du Egibarrek. "Krisiaren ostean ortodoxiara itzuli da finatza mundua. Momentu batean bidetik atera ginen. Esan dezakegu, orain bizitzen ari garena dela egoera normala", esan du. Laboral Kutxak 137,7 milioi euroko mozkin bateratua izan zuen iaz, aurreko urtearekin alderatuta, %3 gehiago. Egibarrek gogoratu du sektorea %6,8 jaitsi da eta, eurek aldiz, goranzko joera izan dutela. "Oso urte ona egin dugu", azpimarratu du.

Ekonomiaren arloan, moteltzeaz aritu da eta egungo krisiek desazelerazioan izan lezakeen eraginaz. "Koronabirusarekin, adibidez, ikusi egin beharko da zer gertatzen den. Guk, momentuz ez ditugu aurre ikuspenak ukitu", adierazi du eta azpimarratu "inportanteena dela hemen hazkundea daukagula, xuabea baina hazkundea, eta enplegua, gutxi, baina gora egiten ari dela".