Itxi

Faktoria

Ostiralean

Xabi Alonso, gertuko elkarrizketan, 'Faktoria'n

Futbolari ohi eta entrenatzailea izango dugu ostiralero egin ohi dugun gertuko elkarrizketan. Zubietako Realaren instalazioetan hartu du Alonsok Maite Artola.

  • Xabi Alonso

    Xabi Alonso. Argazkia: EFE

Xabi Alonso futbolari ohi eta entrenatzailea izango dugu Faktoria'n, ostiralero egin ohi dugun gertuko elkarrizketan. Zubietako Realaren instalazioetan hartu du Alonsok Maite Artola. Alonsoren alderdi arrazional eta analitikoa agertuko dira elkarrizketan, baina bihotza ere irekiko du Alonsok, etxea sentitzen duen horretan.

Solasaldiaren tartean, Xabier Barandiaran eta Laura Mintegirekin batera Pello Atxukarro PPko kidea izango dugu solaskide. Alderdi Popularraren egoerari buruz ariko gara berekin, Carlos Iturgaiz lehendakarigai izendatu eta Alfonso Alonsok dimisioa eman ondoren. Solasaldian, Podemos-Ahal Dugun azken orduetan izan diren mugimenduak ere aztertuko ditugu, Miren Gorrotxategiren lehendakarigai izendapena eta Lander Martinezen dimisioa.

Eguneko zutabea, zortziak aurretik, Bego Muruagak sinatuko du.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Getarian, Elkanori buruzko scape room-ean sartuko dira bihar gure bi lankide. Lortuko al dute irtetea? Idoia Torregaraik landuko duen gaia, zenbatero garbitu behar ditugun etxeko arropak (maindire, eskuoihal,  kortina, manta etab). Bestalde, Amaia Albes moda diseinatzaileak galtza bakeroak izango ditu hizpide. Beti modan daude, beti ondo gaude bakeroak jantzita? Gainera, Bilbo eta Irlanda lotuko dituen ferrya ere aipagai izango dugu. Bihar abiatuko da Irlandatik Bilbora. Bidaia agentzia batean galdera egingo dugu, ferryetan bidaiatzeko eskari handia ote dagoen jakiteko…ze abantaila dituen eta abar. Azkenik, Berlingo Zine Jaialdiari errepasoa egingo dio Begoña del Tesok Berlindik bertatik.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.