Itxi

Faktoria

Xabi Alonso

"Ez naiz hemendik mugituko"

"Hau da nahi dudana", dio eta "hemen errotzeak duen balioa sentitu nahi duelako" geratuko dela. Ez da mugituko, halaber, fiskaltzaren aurrean duen posiziotik: "Aukera ekonomia" defendatu du.

  • Xabi Alonso, Faktoriako gertuko elkarrizketan

    Xabi Alonso, Faktoriako gertuko elkarrizketan

    31:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gertutik eta bihotzetik aritu da Xabi Alonso, munduan 16 urte biran ibili ondoren, hona ekarri duen kirol proiektuaz baina, baita ere, hona ekarri duen bizitza proiektuaz. Kontatu digu nola ari den eguneko bizitzan, hemengo bizitzan, "sentsazio asko berreskuratzen". Eta nola ari diren Jon, Anne eta Emma, entzunez ezagutzen zuten hizkuntza, euskara, etxean erabiltzen hasten.

Gustura dago Realean ere. Denboraldi oso garrantzitsua izaten ari da Alonsorentzat. "Hemen errotzeak duen balioa sentitu nahi dut", dio eta horregaitik ez duela hemendik mugitzeko asmorik. Ez du mugitzeko asmorik, ezta ere, irudi eskubideak Madeiran egoitza duen Kardzli enpresara bideratzeagatik Madrilgo fiskaltzak hirugarrenez zabaldu dion auzibidean ere. "Aukera ekonomia da", esa du, eta erabat legezkoa den bidea egin zuela azpimarratuta, bere errugabetasuna defenditzen jarraituko duela iragarri du: "Ea azkar amaitzen den".

Gertuko elkarrizketa gehiago

- Imanol Alguacil, Jagoba Arrasate, Gaizka Garitano eta Asier Garitano.

- Alex Txikon

- Gorka Urbizu

- Amets Arzallus eta Ibrahima Balde