Faktoria
Asteartean
Gorka Urtaran, 'Faktoria'n
Gasteizko alkate eta Eudeleko presidentea izango dugu gonbidatu nagusia.
-
Gorka Urtaran. Argazkia: EFE
Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidentea izango 'Faktoria'k astearte honetan izango duen gonbidatu nagusia.
Tertulian, Nerea Azurmendi, Javier Arrieta eta Iñigo Aduriz izango dira albisteen analisia egiten
Goizeko zortziak aurreko zutabea, Amatiñorena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, gutxi ezagutzen da gure artean UHEI, urruneko hezkuntza. DBH eta Batxilergoa ikasteko aukera ematen du urruneko hezkuntza sistema honek. Eta berau azaltzera etorriko zaizkigu Asier Astigarraga zuzendari orokorra, Leire, UHEIko Donostiako ikasketa burua eta ikasle bat, ikasketak oso gazterik utzi eta urruneko hezkuntzaren bidez orain berriro ikasten ari dena.
Bestalde, Nerea Ibarzabal, Karlos Cid eta Xabier Amurizaren tartean, errefuxiatuan aurka faxistek egindako erasoak aztertuko ditugu. Moria-ko errefuxiatu gunean lanean ari den Nick Gardner “The Lava project” Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak azalduko digu han ikusten ari dena. JAKIN aldizkarian Miren Amurizak aitari, Xabier Amurizari egin dion elkarrizketa ere aipagai izango dugu.
Azkenik, martxoak 3 ditu bihar eta Gasteizko gertakari larriak aztertuko ditugu emakumearen ikuspegitik. Zuriñe Rodriguezekin hitz egingo dugu, berak idatzi duelako Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976 liburua
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.