Itxi

Faktoria magazina

The Lava Project

"Ahal bezain laster ekingo diogu lanari; boluntarioen segurtasuna bermatzerakoan"

Nick Gardner Lesboseko Moria herrian dago, The Lava Project ekimenean ari da lanean. Kanpamentuetan bizi diren errefuxiatuei nola laguntzen dieten eta bizi duten egoera azaldu du 'Faktoria' saioan.

  • Lesbos

    Lesbos

    12:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderen proiektua da The Lava Project. Lesboseko Moria kanpalekuan oso zabalduta dago hazteria edo sarna. Horregatik, bertan bizi diren errefuxiatuen arropak jasotzen dituzte; hura tenperatura altuetan garbitu eta lehortzen dute, sarna hiltzeko modua baita hori. Horrez gain, sendagaiak ematen dizkiete gaixotutakoei, eta dutxatzeko ere aukera ematen diete. 10 bat garbigailu eta beste hainbeste lehorgailu dituzte; baina dirua falta zaie baliabide horiekin ahalko luketen guztia garbitzeko. Hori dela eta, diru-ekarpenak egiteko ataria zabaldu dute: Gofundme.

Nick Gardner Lesbosen dago, The Lava Project-eko boluntarioa da, eta egiten ari diren lanaz gain, uhartean bizi duten egoeraz ere hitz egin digu 'Faktoria' saioan. Lesbosen bizi diren herritarak haserre daudela esan digu; errefuxiatuentzat beste kanpamentu bat zabaldu nahi dute, baina inor ez dagoela horrekin konforme azaldu digu. "Herritarrek, errefuxiatuek eta boluntarioek ez dute bideragarri ikusten Lesbos uhartean beste kanpamentu bat eraikitzea". Azken egunotan zenbait herritar  Zaporeak elkarteko kideei oldartu zaie eta The Lava Project-eko boluntarioek ere aste osoa daramate lanik egin gabe, segurtasuna ez dagoelako bermatuta.